(Xiberoa)

"Müsika bizi ezan/ezak" xedea Atharratzeko kolegioan "esperimentatzen"

Astelehen goizan Pantxix Bidart kantaria Atharratzeko kolegioala jinik zen 5.eko haur elibatekin sortü kantorearen grabatzeko. Hori gabe eüskal kantagintzaren historia, artisten ezagütza baita eüskararen lantzeko bide eman dü xedeak.

"Müsika bizi ezan/ezak" xedea Atharratzeko kolegioan "esperimentatzen"
Atharratzeko kolegioko haur elibat Pantxix Bidart-ekin kantan. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/12 14:34

Euskal Kultur Erakundearen "Musika bizi ezan / ezak" xedearen baitan Pantxix Bidart kantaria Atharratzeko kolegioala jin da astelehen goizan. Urtean zehar eüskal kantagintzaren historia, artisten ezagütza baita eüskararen lantzeko bide eman dü horrek.

Azken 2 urteetan kolegio ezberdinetan esperimentatü ondotik, dagün sartzetik goiti kolegio ta lizeo ezberdiner EKEren partetik proposatürik izanen zaie kültür herrikoiari hüilantzeko manera berri hau. Hortako interesatürik diren erakasleek beren gogoaren berri emaitea deitürik dira EKEren partez. Jakitez xede hau urteko programari egokitürik dela, eta oro prestik dela.

Azpimarratzekoa da bai ikasleak, erakasleak eta artista oro botzik elki direla.

Interesgarri izanen zaizu