Kantore, antzerki eta dantzaren ondotik Xiberoko "Berritza" izeneko kültür alkartea müsika xede batetan plantatzen da.
Sonü Baratxuri izeneko projektüaren helbürüa da müsikalari talde baten sortzea, dantza talde batekin ikusgarri baten egiteko.
Müsika tresna güziak honartürik dira, aldiz galteginik da 15urte beno habororen ükeitea eta müsikalari izatea.
Xehetarzün habororen ükeiteko bilküra bat antoalatürik da urtailaren 9an 20h etan Berritza alkarteko bülegoetan.
Informazioneak emaiten deizküe Bettan Jonnet eta Mathieu Haristoy, Berritza alkarteko langileek :