Josette Boscq oraiko merak kontseilüan jarraikiko dü bena haütetsi soil gisa, aüzapez izatea ofizio oso bat eta pezü delakoan. Zer betebehar baden, zer arrenküra beste institüzio/administrazioekin kontatü deikü, baita xede nagüsiak zoin ziren ere.
Muskildiko herriak aüzapez berri bat düke dagün martxotik goiti. Josette Boscq oraiko merak kontseilüan jarraikiko dü bena haütetsi soil gisa. Erran deikünaz aüzapezgoa kargü pezü bat da, denbora hanitx hartzen düana, jakitate ezberdin hanitx galtatzen dütüana bena ahal baita eskümen eskazarekin ere bai. Bestalde administrazio eskala ezberdinekin harreman eta zinezko gogoeta eskaza salatzen dü.
Dagün kargüaldiko xede nagusia date herriko plaza erditan den Elixagaia edo Chistera zaharraren arraberritzea. Bestalde kontseilüan kanbio güti date: 7 gizonetarik 6 etara igan beharko dira eta bi emaztek beren leküa ütziko düe beste 3 emazte berri sartzeko. Oranokoan ez da ihor ere aüzapez izateko gogoarekin agertü.