Azkorria kooperatibaren hatsarrea ez bada aisa egin orai gaznak oro saltzen dütüe. Ehün bat tona gazna egiten dütüe, horietarik parte handi bat hegoaldean saltzez. Urrietaren 17an ospatüko dütüe 20 urteak, merkatü eta baskari batekin.
Muskildiko Azkorria gaznakagiak 20 urte ospatüko dütü ürrietaren 17an. Mauleko gaznakagiarekilako ezadostarzünengatik 17 laborarik beren kooperatibaren sortzea deliberatü züen 1999an. Lehen gaznak haatik 2006eko urtarrilan egin zütüen, denboran 3 langile zirelarik.
Oraiko egünean 100 tona gazna egiten dütüe Ossau-Iraty sormarkan 16 laborari eta 6 langileekin. Horietaz gain 3 sasolari hartzen dütüe eta orano 7 lagüntzale ere ari dira lan ezbardinetan.
Azken urteetan 4/5 etxalteren transmisioekin belaunaldi berritze bat abiatü bada, orano beste gazte zonbaiten sartzeko xedearekin dira.
20 urteen ospatzeko goizanko 9 orenetarik goiti leküko mozkinen merkatüa badate, prezio apalagoekin, 12:30tan züntzür bustitzea eta ondotik bazkaria. Bazkariarentako aitzinetik izenaren emaitea galteginik da 05.59.28.17.16 zenbakiala deitzez.