Nahia Malharin mauletarrak, Mérignac taldea integratüko dü hots frantziako lehen mailan. Begles taldean 2urtez egonik, Nahia mailaz goratzen da.
Hainbat partida jokatü dütü urtean zehar ; eman dezagün Frantziako txapelketan 5. ürrentü dü bere taldearekin.
Horrez gain, maila gora batetan denez, esplikatzen deikü zoin diren gizonekin diren ezbardintarzünak : izan dadin hilabete sarian edo materialean. Eskübaluaz kanpo, ikasketak jarraikitzen dütü STAPS kirol ikasketetan.