Nahia Malharin berriz ere lehen mailan ariko da

Atharratzeko Zibero taldean hasirik, bide egin dü Nahia Malharin Mauletarrak eskü baluan. Berriki izenpetü dü 2 urteko kontratüa Paris 92 taldearekilan.

Nahia Malharin berriz ere lehen mailan ariko da
Nahia Malharrin-ek eskü baluko maila gorenean ariko da dagün urtean. PARIS 92
Iulen Guiresse
2026/05/06 07:44

Eskü baluan talde hanitxek sos arrenkürak badütüe eta üsü agitzen da klub-aren zigortzea. Hori da agitü aurten Merignac taldean. Igaran urtean lehen mailan ari bazen finantzamentü mentsarengatik 3. heinean apaltürik izan dira aurten.
Talde berrian üztailatik goiti hasiko da trebaketetan. Eta heinean egoiteko eskü baluan baizik zentratü gei da horrentako ikasketeetan urte bateko pausa egin gei dü. Paris 92 taldea europako txapelketan parte hartzen dü üsü audela. Eta nahiz eta ez den titülarra momentüko talde historiko batetan sartzeak pozten dü Nahia.

Interesgarri izanen zaizu