Mendikota (Xiberoa)

Neska Gaitz rügbi taldeak bere 20 urteak ospatzen dütü

Neska Gaitzen 20 urteentako oritzapenak arra pizten dira

Neska Gaitz rügbi taldeak bere 20 urteak ospatzen dütü
Neska Gaitzak rügbi taldeko neskak. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2026/09/25 10:23

Mendikotan handitü den Xiberoko rügbiko emazte talde bakotxak belaunaldi ezbardinak honki dütü

Hatsarrean 15bat emazte baizik ez ziren eta taldearen behar güziak bera txerkatü dütüe : sponzorrak, arropak, autobüsak eta beste….

Geroztik taldea haditü da eta rügbian aritzeko manera ezbardinak ezagütü dütüe : 10naka, 12naka eta 15naka.

2009an Nazional 2alat joaiteko parada üken züen xiberoko neskeek

20 urte horien ospatzeko, Neska Gaitzen belaunaldi ezbardinekin egünaldi bat antolatzen düe setemerearen 26an, neskenegün goizarekin Mendikotan.

Interesgarri izanen zaizu