Urte oroz antolatzen den espartinaren besta arra horra da Maulera.
Urte txarrak dira espartin ekoizlentako, horrentako sekülan beno inportagoa da herriko etxearen ustez espartinaren promozionearen egitera. Maulen espartinaren etxe bat eraiki nahi bazüan leheneko herriko etxeko eramaileek, müseo eta ondotik indüstriaren aipatzeko zentro baten egiteko xedea bilakatü dü. Egünko egünean Eüskal Hirigüne alkargoarekin hitz ordü bat badüe dozier horren aitzinatzeko setemearen 8an.
Anartean, neskenegün hontan, beste urtetan bezala 3000 eta 4000 jenteen artean egükirik dira Mauleko plazan. Egün osoan txestatzen eta jaten ahalko dira bertako ekoizpenak. Espartinak nola eginik diren erakatsirik date, eta musika izanen da.
Hortaz gain lasterketa zonbait eginen dira urte oroz bezala espartinaz aritzeko. Horrentako agorrilaren 10a beno lehen izena emaiten badüzüe Pyrénées Chronos webgünean, espartin pare berezi bat eginik izanen zaizüe lasterketarentako. Lasterketaz gain, ebilaldi bat badate ere 5 km-koa.
11etan pelota partida bat eta xiberoar dantzak badirate, 12ak30tan Xiberoko Zohardiak züntzürr bustitzea animatüko dü.
Xehetarzunak bildü dütügü Louis Labadot aüzapezarekin.