Neskenegünean gaüaldi berezia antolatzen dü Mendiz Mendi kürrak

Badü 40 urte Mendiz mendi kürrak 30 bat Xiberoko eta biarnoko kantari biltzen dütüala. Asteazken oroz Liginagako herriko gelan biltzen dira Eüskal herriko eta mündüko kantoreen lantzeko.

Neskenegünean gaüaldi berezia antolatzen dü Mendiz Mendi kürrak
Martine Etchebarne, Mendiz Mendi koralako kidea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/11/25 18:55

Igan urtean Mendiz Mendiko kantariek 10 bat kontzertü eman zütüen, horietan 4 Eüskal herrian. Beste korala zonbaitekilan « la mise à Tango » ikusgarria eman ahal izan düe Oloruen, Nabarrenkoxen edo orano Pauen.

Aurten beste kürrekin harremanak jarraiki nahi dütüe. Hartako adibidez neskenegünean Eüskal herriko abesbatzaren 35 urteen ospatzeko kümitatzen dütüe, Iparralai eta haiekilan, kontzertü baten emaitea Atharratzeko elizan. Hitzordüa 20 :30tan da, sartzea 10 eurotan eta dohainik haurrentako.

Interesgarri izanen zaizu