(Xiberoa)

Neskenegün hontan horra zaikü Iratiko Triatloia

Xiberoko Ikastolek 2.aldiko antolatzen düe Iratiko Triatloia. Kasik 300 bat parte harzale badate goizanko 9.30tarik goiti Iratiko lakoan igeriska, ondotik Ahüzkin gainti bizikletaka ta lasterkarekin ürrentzeko. Süstengazaleentako ere badate lekü.

Neskenegün hontan horra zaikü Iratiko Triatloia
Iratiko Troiatloiaren antolazaleak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/09/25 17:31

Neskenegün hontan 2. aldikoz horra zaikü Xiberoko Ikastolek antolatzen düen Iratiko Triatloia. Goizanko 9.30tarik goiti 3 alditan abiatüko dira kasik 300 parte hartzale. 3 sail ezbardin beitirate triatloi llabürra eginen düenak alde batetik eta lüzea eginen düenak bestetik. Baina lüze hori haboroxienek aldizka eginen düe hots batek igeriska beste batek bizikleta eta azkenak lasterkaldia. Eta indartsüenek hiruak egiten dütüe, hots "egiazko" triatloia.

Jakin egün osoan jateko eta edatekoa bermatürik datekeala Xiberoko ikastolen etxekoen partetik. Hitzordüa goizanko 9.30tarik goiti Iratiko aintzira edo lakoan.

Interesgarri izanen zaizu