Nor da Miarritzeko La Negresse kartielari izena eman zeion emaztea?

Ikerzaleak eta Basqu'elles alkarteak jüntatü dira emazte horren identitatea atzamaiteko. Izenik ez bazaie agertü, pistak badütüe.

Nor da Miarritzeko La Negresse kartielari izena eman zeion emaztea?
Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko historialaria. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/04/25 16:29

Bordaleko auzitegian egin helegitea baztetürik izan da eta ordin Miarritzeko herriko etxeak gogoz kontre izen arrazista kanbiatü beharko dü. G7 denboran alkarte zonbaitek eztabaida piztü züen kartiel historiko honen izenaren üngürüan. Hospitaleko peko Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko historialariak hontan parte hartü dü.

San Domingo ügartealat fortüna egitea jün ziren ipar eüskal herritar franko eta hantik sartü zirenak emazte eta haurrekin jin ziren. Pista hatsarre bat balin bada, artxiboetan zokokatüz, Gerard Rodriguesen ebilbidea deskubritü düe. Miarritzeko mariñelak fortüna egin züan kortsario gisa eta Herausta izeneko etxea erosi züan. 40 urte berantago Negresse etxe izenarekin deitürik atzaman düe artxiboetan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu