OGM berriak honhartürik izan dira Europan

Arramaiatzaren 17an, eskuin eta eskuin mütürreko bozkeri esker, Europako parlamentüak hunhartü dütü NGT izentatü diren OGM edo genetikoki bestelakatü organismo  berriak.

OGM berriak honhartürik izan dira Europan
NGT izneko bestelakatü organismoak prestik dira
Beñat Larrory
2026/06/26 11:52

Teknika berrier esker haütatü den proteinak haxtürrekin bezala muzten ahal dira eta nahi den gisaran erabilten. Teknika hori erabilten düen mozkinek ez lükie etiketatze berezirik eta OGM gabe direnen artean saldürik izaten ahal lirate. Bestalde brebet maneran zaintü nahi dütü agro-indüstriak. Ekologiaren alde diren alkarteen arabera,  dohañik ziren berezitarzünetaz jabetü nahi dira eta ondotik pakarazi. Hiru urtez sortü da lege proposamen hau Europako parlamentüan iganarazteko.

Ozbakotz honhartürik izateko ürrats zonbait baratzen dira lege horrentako.

Interesgarri izanen zaizu