Igaran urtean « Matalaz » pastoraleko kantoreak eta haien diska güziak sonü behatzeko plataformetan jarri dütüe Oilarrak taldekoek.
Igaran urtean, « Matalaz » pastorala eman züan Oilarrak taldeak Müsikalde müsika talderekin. Hortarik elki diska, interneten ezartea deliberatü düe eta ber bidetik, haien diskak oro.
2024an, kantaldi gütiago egin bazütüen pastoralari lehentarzüna emaiteko, dagün urteko arra hasirik dira trebatzen kantaldi eta besteren alageratzeko. Gazte zonbait sartü dira ere orano urte zonbaitez taldearen jarraikiarazteko .
Oilarraken kantoren behatzeko ordin Youtube Spotify eta Deezeren atzamaiten ahal dütützüe.