Olentzero eta Mari Domingi Atharratzeko karriketan dirate !

Abentüaren 21an, Olentzero eta Mari Domingi Atharratze herrian zehar kurritüko da xiberoko ikastoletako haurrekin.

Olentzero eta Mari Domingi Atharratzeko karriketan dirate !
Xiberoko ikastolako haurrak. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2024/12/20 17:03

Egüberri egünaren ospatzeko kantan eta dantzan erauntsiko düe, 10etan Artetxetik hasiz, zahar etxetik igaraitez eta plazan ürrentzez. Ipuin irakurketa bat eginen da ere oren bakotxetan.

Olentzerori eta Mari Domingiri batzarri ejer baten egiteko, xiberoko ikastoletan jadanik hasirik dira istorio behatzen eta kantoreren ikasten.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu