Euskalzain,Militante , idazle, pastoral sorzale, Jean Louis Davant xiberotarrak kasketa hanitx badütü. Aurten, 90 urte betatzen dütü eta ürrüstoi bere sortherriko herritarrek omenaldi bat antolatü dioie.
Xiberoko jauna Pettareko kültür alkarteak Jean Louis Davant-en kantore markagarrienak bildü dütü eta galtegin hamar bat kantari taldeer horien interpretatzea. Pier Pol Berzaitz, Oilarak, Lucien Larraus Joa, talde andana bat hor izanen dira Jean Louis Davanten kantoreen argiarazteko.
Kantaldia azaroaren 7an Ürrüstoieko elizan dateke