Ondarraren egünentako bi hitzordü badira bihar

Urte oroz horra den hitz ordü horrentako, Ikerzaleak alkarteak proposamenak egiten dutu aldikal.

Ondarraren egünentako bi hitzordü badira bihar
Mauleko zerbütxügünea.
Iulen Guiresse
2024/09/20 09:46

Aurten mintzaldi bat izanen da mauleko zerbutxugunean, Philippe Etxegoyhen-en eskütik, Xiberoko sendabideetaz ariko dena. Goizeko 10etan hitz ordüa emanik da horrentako.
Arrestitan Joel Larroque-k proposatuko du mauleko üngürü bat, plaza inportantak eta lehenago agitütakoak kontatzez. Arrestiko 3etan gaztelü zaharretik partitüko dena.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu