Louis Labadot auzapezak jakinarazi dü Mixel Etxebest-en kundena ozbat hunhartü züala Paueko dei korteak. Hortaz boztü da kuntseilü hatsarreko hitz hartzean. Notatzekoa da Mixel Etxebest eta Benat Elkegarai-en opozizioneak ez zirela hor.
Opozizionerik gabe igan da Mauleko kontseilüa.
Sei hilabete herriko bozkak beno lehen, senditzen zen tentzioneak arrapizten ari zirela.
Aste huntako kontseilüan , ez bazen opozizionerik , halere horien aipamena barnatü dü Mauleko auzapezak aipatzez Mixel Etxebest-en kundena.
Boztü da herriko auzapeza, haren ustez erakusten beitü hatsarreaz geroztik xüxenean dela gehiengoa.
Mixel Etxebestek arrapostü eman züala hitz eman deikü