5 Eskola desberdinetako 66 ikasle bildürik dira erresidentzia baten egiteko. Konpositore desbardinak lantzen dütüe Brahms, Dvořák, Smetana, Satie eta Berlioz-en piezak emainen beitütüe.
 
    
                                        Iparraldeko kontserbatorioko ikasle zonbat bai eta Paue, Agen, Landesetako edo ere Tarbes-Lourdes-koak bildürik dira astelehenetik Irabarneko jauregian.
16. urtea da eskolen arteko jüntatze hau egiten direla kontzertü baten prestatzeko. Lehena arrats hontan (ürrietaren 31an) emanen düe Urdinarben 8etarik goiti. Ondotik, Senperen emanen düe.
Lamar Elias izena düan Palestinarra da orkestra bürüa.
Harat joan gira ikasle, antolazale eta orkestra eramailearekin elestatzeko. Arrats hontako kontzertüa kitorik izanen da, 8etarik goiti Urdiñarbeko gelan.