Xiberoko osagarri taldeak Aste urdina, hots adinetakoer züzentürik astea, eta osagarri mentalaren astea botitü dütü lau hitzordüentako.
Düala urte zonbait, osagarriko profesionalak eta alkarteetako kideak ohartü ziren bürüaz beste egite hanitx bazirela Xiberoan. Horri bürü egiteko prebentzionea eta formakuntza süstatü nahi zütüan Xiberoko osagarri taldeak « Ürratsez ürrats » programa sortzez.
Ildo hortan jarraikitzen dü aurten aste urdina eta osagarri mentalaren astea botitzez lau hitzordüen proposatzeko. Ostegünean zahar etxean bazkari bat antolatzen düe egonliar eta LARPSeko ikasleen artean. Ondotik ürrietaren 12an 20 :00Maule baithan zine eztabada bat badate « les reveurs » filmaren üngürüan gazteen gaizki izateaz. Ürrietaren 14 eta 17an aldiz aktibitateak proposatürik dira dohainik : idazte atelierra, arte terapia eta sophro-dantza. Izen emaiteak egiten dira Xiberoko kolektiboalat deitzez.