(Xiberoa)

Osagarriaren goizaldia asteartean Atharratzen

Artazale eta osagarriaren üngürükoak oro hor dirate astearte goizan Atharratzeko eskübalo gelan. Prebentzioneaz gain, detekzione, sentsibilizate baita osagarri administrazio desmartxentako langüntzaleak oro hor dirate elestatzeko denbora hartzez.

Osagarriaren goizaldia asteartean Atharratzen
Jenofa Lamarque CPTS Osasun Lurraldeko Profesionalen Komunitatearen koordinazalea. EUSKAL IRRATIAK
Ximun Üthürralt
2026/11/23 15:40

Osagarri saileko langile eta lagüntzaileak giro goxoan mintzatzeko parada eskeinirik date astearte goizan Atharratzeko kirol gelan. Barnekaldeko CPTS Osasun Lurraldeko Profesionalen Komunitateak dü hitzordüa antolatzen, Atharratzeko osagarri etxearen partaidetzarekin. Sentsibilizatze ta informazio trükatzeaz gain detekzione edo txertatze/pikotatze ezbardinak proposatürik dirate goizanko 9 orenetarik 12h30tara.

Donapaleun eta Garazin arrakasta handia ükenik, esperantxa düe Basabürüan ere herritarrak huilantüko direla jakitez oro dohainik eta oroer zabalik dela.

Giro goxo baten ekarteko ere jateko eta edateko eskeinirik date.

Interesgarri izanen zaizu