Ipar eüskal herriko herri txipiena da Ospitale pea, bizizaleen aldetik 62 kontatürik izan beitziren 2019an. Beste berezitarzün bat badü ere oroek ezagützen dügün eliza Unesco-ren ondarran sartürik beita.
Dominique Uthurralt azken 40 urtetan auzapeza izan da eta azken mandataren bilana egin deikü. Ebiltarientako zübiaren arraberritzearekin eta leheneko eihera arra erosi ondotik, azken hone mekanismoa arrenjatü düe. Helbürüa düe geroan egün oso batentako aktibitaten eskaintza baten ukeitera bisitazaleentako. Eihera eta elizaren bisita, esplikazione, ikusgarri eta ebilaldi batekilan.
2019an orano bi jatetxeak zabalik baziren, COVID-aren ondotik zerratü dira bakotxa arrazo pertsonalentako.
Geroari so herriko laborari batek xede fotovoltaiko bat badü, 10 hektarretan eki panelak ezarri nahi beitütü eta horrek eztabaida sortzen dü.
Dominique uthurralt-ek leküa ützi nahi bazüan, polemika hau ikustez jitez arrapartitzea erabaki dü.