Ostiralean Pitxu gaztetxeak azkenean bortak zabaltü ahal izan dütü !

Zinka ostatuüko kideek Mauleko instituzionea eskü berrietan ützi düe. Pitxu gaztetxeko joanarazleek azken urteetan ekitaldi desberdin franko proposatü zütüen Xiberoaren gainti eta azkenik Victor Hugo karrikan düe atzaman haien egongia berria.

Ostiralean Pitxu gaztetxeak azkenean bortak zabaltü ahal izan dütü !
PITXU gaztetxearen zabaltze gaüaldia
Maider Arrossagaray Zügün
2026/04/20 18:38

Momentu istorikoa zen harat hüllantü ziren hanitxen erranetan. Pitxu gaztetxeak azken 30 urteetan lekü gabe baratu zen eta azkenean Zinka ostatüan egongia atzaman düe.

Lehen gaualdi hontan generazio desberdinak eta iparralde osoko 300 bat sustengazale agertü dira.

Dagün hitzordüa maiatzaren 8an date Pitxu gaztetxean faxismoaren kontreko egünaldi batentako.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu