Ozazen arto nahasteak badira herriko salaren üngürüan

Herriko bozken tentzioneak ez dira apaltü Ozazen. Ozazeko herritarren parte bat kexü da, berriki jakinarazik izan da Auzapezaren gehiengoak herriko sala zerratü nahi düala normetan ezarteko.

Ozazen arto nahasteak badira herriko salaren üngürüan
Ozazeko plazan bildü dira kexü diren herritarrak
Beñat Larrory
2026/04/23 08:18

Ber denboran protokolo baten plantatzea egin da. Giltzak galtegin beharko zirela ezkiribüz zerbait plantatü nahi denean jakinarazi düe. « Goxoki » alkartea da güne horren erabilzale nausia zinema gaüaldi, herritarren jüntatze eta beste antolatzen beitü. Dinamika muztü  nahi dela dioie eta hartakoz algarretaratze batetara deitzen düe ostegünean arrestiko 6orenetan. Auzapeza ez da mintzatü nahi eta segürtatzen dü normen arrenküra bat dela eta beste herrietan bezala joanarazi nahi dela herriko sala

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu