Palestinaren alteko mobilizazione hilabetea

San Mamesen Eüskal herriko eta Palestinako zanko balu selekzioneak lehiatüko balin badira azaroaren 15an, Ipar Eüskal Herrian egünaldi gotor bat antolatürik da Makean.

Palestinaren alteko mobilizazione hilabetea
Michel Foucher eta Pierre 'Vivi' Vissler, Palestina askatu taldeko kideak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/11/07 11:53

Sekülan beno haboro alkartarzüna palestinarekin beharrezkoa da. Ürrieta hatsarrean Trumpek proposatü akordioak Gaza eta Israeleko bahitüen trükatzea ahalbidetü balin badü, Gazaren menpekotarzüna bermatzen züan ere. Bestalde Hamas-ak eta Isareleko gobernüak hitzarmena honartü balin bazüen, Israelek bere bombardaketak berriz hasi dütü.

Genozidio honen aitzinean Iparraldea palestinarekin taldea 2024an sortü zen Iparralde mailako egünaldi oso bat antolatzeko. Aurten berriz ere mobilizatzen dira mintzaldi, eztabaida eta kontzertüak antolatzez azaroaren 15an Makean. Egünaldia 10:30tan hasiko da "Palestinar herriaren erresistentzien oihartzünak" aipatzeko. Ondotik bazkari bat badate Ibantuta eta Bachar Zain artistek alageratürik. Arrestitan berriz ere mintzaldi desberdinak badirate : laborantxaz Palestinan, Frantzian eta Ipar Eüskal Herrian Palestinarekiko alkartarzünaren kontre eginik den errepresioneaz, Sionisten kolonialismo logikaz eta boikataren beharraz. 20:00etarik aitzina kontzertüak : Mikel Urdangarin, Gailu, Skalpel eta DJ Monark, On eta AKts taldeekin.

Bestalde azaroaren 7an Xiberoan "Put your soul in your hands and walk" filma-eztabaida badate Maule Baithan. Azaroaren 8 an Iparraldea Palestinarekin taldeak Israelekin harreman komertzialak dütüen enpresen aitzinean elgarretaratzealat deitzen dü : Xiberoan Bildozen Etché sécurité enpresa aitzinean 10:00etan. Boikota hedatzea dü helbürü.

Interesgarri izanen zaizu