Ipar Euskal herrian gainti ziren Palestinaren aldeko kolektiboak jüntatü ziren düala hiru urte Makean egünaldi gotor baten proposatzeko. Hitzordüa bihar emanik da Makeako trinketean.
Azaroaren 14an, 10 :00etarik aitzina Makeako trinketealat Palestindar andana bat kümitatü dütüe palestinarren kültür ezabatzeaz, Israeleko projetaz, presontegietaz eta boycottaren beharraz elestatzeko.
Bertan bazkari bat badate ere, haurrentako animazioneak eta alkarteen herrixka bat. Gaüan Luhusoako Harri xuri gelan 20 :00etan mündü osoan famatürik den « And here i am » antzezlana erakatsirik date arabiarrez, frantsesezko ützülpenekin.