Palestinan oliben biltze sasuarentako mündü osotik eta xiberotik alkartarzüna heltü zaie

Urte oroz Cisjordaniako laborariek alkartarzün internazionalari dei egiten düe haien oliben biltzeko kolonoen eta Israeleko armadaren ataken artean. Aurten Pette Txipi atharraztara harat hüllantü da.

Palestinan oliben biltze sasuarentako mündü osotik eta xiberotik alkartarzüna heltü zaie
Oliba biltzea Cisjordanian Israeleko armadaren eta kolonoen erasopean. PETTE TXIPI
Inexa Decung
2025/11/14 11:53

Cisjordaniako lürraldea ofizialki libre izanik ere, kolonoek emeki emeki palestindarrak kanporatzen eta haien lürrak ebasten dütüe. Laborariek ez dütüe haien üztal biltzen ahal kolono eta armadaren atakak jasaiten beitütüe. Hartako mündü osotik jin militanteak hüllantzen dira lan egiteko bena ere palestindarrek jasaiten düenaren leküko izateko eta salhatzeko. Aurten Pette Txipi Atharraztara gogoa züan bere esküekin, konkretüki, mobilizatzea.

Hilabete batez egon beharrean, kolonoen atakak üsü jasan ondoan, 31 beste lagünekin eküratürik izan da. Nahiz eta Cisjordania libre izan, Israeleko armadak mügak kontrolatzen dütüe eta jente güzien mugimentüak. Terrorista gisa kalifikatü ondoan 5 egünez preso atxiki dütüe. Herrialdetik kanporatürik izan dir geroztik eta lekükotarzüna ekarteko beharra inportanta dela dioie.



Palestinaren egoeraz habororen jakiteko azaroaren 15an Makean egünaldi berezia antolatürik da Iparraldea Palestinarekin taldearen eskütik. Arrestitan Palestinako laborantxaz mintzaldi bat jüstoki jarraikitzen ahalko düzüe.

Interesgarri izanen zaizu