Parcoursup plataformak klase esbardintarzünak barnatzen dütüa ?Aste hontan (asteartean) dira heltü gazteek haitatü dütüen ikasketen haitüer arrapostüak parcoursup plataformaren bidez. Orai ikasle bakotxak baieztatüko dü bere eskolaren haitüa.
Baieztatze horier esker egükitze zerrendak hurtüko dira. Helbürüa da dagün astean denek eskola bat üken dezen .
Klase aberatsak abantailatürik direla eta Ikasle sobera badela arrapostü baikorrik gabe dioie sindikatüek. 2018az geroztik plantatürik izan da Emmanuel Macron-en gobernüarekin. Bozka mezpera hontan, LFI eta ültra esküinak jakinarazi düe parcoursup desagertarazi nahi züela leheneko sistemari arrajiteko. Sohütako lizeora izan gira gazteek zer zioien jakiteko