Lehen koperatiba Xiberoko hazleer eta mügan diren herrier baizik züzentürik balin bazen, departamentü osoko nahianter zabaltü düe.
Koperatiban sartzeko erremüa handitzeko nahia Xiberoko kabale mentxari bürü egiteko piztü zen. Bestalde koperatibako printzipioak jarraikiz inportanta zeien kabalak ekarten dütüenak parte-hartzaile izatea.
Erran behar da haragiaren merkatüaren prezioak goratü direla azken denboretan kabale saldoak ttipitzen beitira etxalteetan eta eritarzün franko izan beitira (tuberküloza, MHE...).
Bazkoko sasua goizago hasi denez aurten, axurien atzamaitea ez da beiti aisa izan. Koperatibaren axuri saltze handiena momentü hontan egiten da : urtean 40 000 bat axuri saltzen dütüe eta horietan 10 000 bazkoko 4 asteetan joanarazten dütüe.