Üda oroz bezala, pelotakariak lehiatzen dira xiberoko arrabotü ezbardinetan Xiberoko txapelgoa lehiakaren kari.
Txapelgoa ürrentü da aste bürü hontan, Urdiñarben antolatürik diren finalekin.
Partida tirana izan da hatsarretik, bena Aetz Etxart Sarasola eta Peio Azkona nausitü dira Antton Amulet eta Alexis Inchauspe-ren kontre 30-27.
Aurtenko sasuaz kontent agertü dira antolazaleak jentezione azkar bat hüllantü beita. Dagün urteko lehiakaren berriz antolatzeko prest agertü dira.