Patagonian eginiko bidajeaz izanen da gaüaldia Barkoxen

Ostegün hontan, ürrietaren 17an, « Barkoxe Bizi » alkarteak gaüaldi bat antolatzen dü Pitche ostatüan, 8ak eta erditan.

Patagonian eginiko bidajeaz izanen da gaüaldia Barkoxen
Patagonian eginiko bidajeaz gaüaldia Barkoxen
Inexa Decung
2024/10/17 17:42

Bertan, iragan urtean xiberotar taldeak Txilerat egin züen bidaje bat aipatüko düe. Zortzi lagün xiberotik abiatü ziren, han Julio Agouborde izeneko lagüntzaile baten atzamaiteko. Lagüntzaile hori xibero aldean beita mementü hontan, harekin aipatüko düe bidajea bai eta argazkiak komentatüko ere.

Alde batetik, ikusten ahal diren mendi ta beste bistak aipatüko dira. Bestetik, turismoaz gain, txileko historia ere aipürü izanen da gaüaldi hontan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu