Peio Etxeber-ek aüzapez gisa jarraikiko dü orano. Kargüa üzteko xedea bazüen ere galteginik izan zeio segitzea. Auzteia herriko ostatüaren sortzea izan da xede nausia bai sos aldetik eta orano herriaren biziari ekarri düan dinamikaren aldetik.
Peio Etxeber-ek aüzapez gisa jarraikiko dü orano. Kargüa üzteko xedea bazüen ere galteginik izan zeio segitzea. Haatik hura bezala azken 25 urtetan haütetsi diren hainbatek ütziko düe, 11 haütetsietarik 6-ek üzten beitüe. Bena ordariak jadanik bildürik, parekotarzüna bermatürik date.
Auzteia herriko ostatüaren sortzea izan da xede nausia bai sos aldetik eta orano herriaren biziari ekarri düan dinamikaren aldetik. Horren üngürüan okin eta epizeria ebiltariak ere hüllantzen dira astean behin edo berritan.
Dagün xedea dükie lankia baten plantan jartea, baita 4 etxebizitzaren egitea.
Oritaraz dezagün 255 herritar direla Pagolan ta ostatüa 30/40 herritarrek biziarazten düela lagüntzale gisa.