Peio Quihillalt da Xiberoko poloko bürü berria

Euskal alkargoan barne diren eskualde bakotxetan poloak antolatzen dira. Xiberoko poloak barda bere bozkak egin dütü eta Peio Quihillalt Ligiko auzapeza da haütatürik izan. Xehetarzünak ondoko orenetan ageraraziko dütügü

Peio Quihillalt da Xiberoko poloko bürü berria
Peio Quihillalt Ligiko auzapeza eta Xiberoko poloko bürü berria
Beñat Larrory
2026/04/15 08:50

Beste 10 poloetan bezala eta dagün Euskal alkargoako biltzarra beno lehen poloko animazale edo bürüak haütatzen dira aste hontan. Xiberoan Peio Quihillalt Ligiko auzapeza da izanen animazale nausia. Abertzalea haütagei bakotxa zen eta 50 bozkazaletarik 24 bozka üken dütü…Harekin poloko eramaileak izanen dira Bernard Lougarot Gotaineko mera, Christelle Mange Sohütakoa eta Louis Labadot Maulekoa. Bernard Lougarot eta Christelle Mange-en artean haütatüko dü  Alain Iriart lehendakari berriak president ordari zerrendan sartzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu