Maule (Xiberoa)

Pelota maila gora bat mauleko besteen kari

Mauleko bestak antolatürik dira üztailaren 3-tik 6ealat. Aurten kanbiamen ttipi bat badate trinketeko eskü hüska pelota txapelgoa berezi bat antolatürik beita, 4 xiberotarrek parte hartüko düe 4 jokülari profesionaleekin.

Pelota maila gora bat mauleko besteen kari
Mauleko besta batzordüa eta Sam pelota klubaren kideak
Maider Arrossagaray Zügün
2025/07/02 15:48

Üztarilaren 3,4,5 eta 6an Mauleko karrikak alageratürik dirate bestak abiatüko beitira.

Urte oroz bezala kontzertü, ikusgarri eta jokü badirate besteen biziarazteko, bena aurten kirol hitzordüak ere presente dirate.

Mauleko SAM pelota kluba, mauleko besta batzordüa eta ESKU pelotakari profesionaletaz axolatzen den taldeek pelota txapelgoa bat antolatzen düe.

Lehiaka berezi bat date, 4 xiberotarrek (Xabi Negeloua, Sebastien Queheille, Andde Berrogain eta Aetz Etxart) ekipa eginen beitüe 4 jokülari profesionalekin.

Helbürüa da püblizitatearen egitea eskü pilotari geroago eta gazte gütiagoek izena emaiten beitü diziplina hortan



Bi erdi finalak üztailaren 2 an dirate 6k30 arik goiti, mauleko besteen abiarazteko. Ondotik finalak neskenegünean 4 orenetan diratekilarik

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu