Perkainen haritik, pelotaren historiaz den dokümentala Maulen

Historia pelotaren bidez jorratürik da Perkainen haritik izeneko dokümentalean. Aldudarrak alkartearen azken lana bihar erakatsirik date Maule Baithan.

Perkainen haritik, pelotaren historiaz den dokümentala Maulen
Perkainen haritik dokümentaleko irudi bat. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/05/20 08:36

Aldude ibarrean eginik den dokumentala da hau, pelotaren historia jorratzen düana bena ber denboran historia pelotari esker.

Pelotaren hobeki ezagützeko gogoarekin partitürik, Aldudarrak alkarteak dokümental bat elki nahi züan atzamaiten zütüen aztarnetaz. Ikerketak hasi eta 4 dokümentalentako pasta bazela ohartü dira. Bihar erakatsiko düen dokümentala bigarren partea da.

Pelotaren bidez H batekin idazten den historia ere jorratürik da. 1789ko frantses iraultzaren ondotik Alduden iraultzaren altekoak eta kontrekoen artean zatitu zen harana. Perkain pelotazalea iraultzaren kontre eta Harispe alte. Bigarren honen historia ezagüna baldin bada, Perkainen historia deskubritü düe besteak beste.

Bihar erakatsirik dateküana bigarren partea baldin bada, lehenaren ezagutzeko beharrik ez da honen konprenitzeko.
Maule baithan 8ak30tan ordüan da hitz ordüa emanik. Filmaren ondotik Mikel Erramouspe filma egilearekilan mintzatzeko parada badate.

Interesgarri izanen zaizu