Petit Tonerre irakurketa festibala sortü da Basabürüan

Atharratzeko La Grande illusion alkarteak haurrentako libürû ilüstratüen mündüa pübliko zabalari ezagütarazi nahi dü.

Petit Tonerre irakurketa festibala sortü da Basabürüan
Clémence Sireau, La Grande illusion alkarteko joanarazlea Artetxe aitzinean Atharratzen. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/11/20 11:24

Atharratzen la Grande illusion alkarteak eskoletan libürüen üngürüan animazioneak antolatzen dütü, Artetxen libürütegi bat eta irratigintzako potcastak ekoizten.

Aurten festibal bat abiatü nahi züen Haurrentako libürü ilüstrazaleen lana agerian ezarteko eta püblikoarengana joaiteko. Azaroarentik  24tik 28lat Anaïs Vaugelade ilüstrazalea eta idazleak Xiberoan gainti atelierrak emanen dütü, kontzertü müsikatü bat eta mintzaldiak. Perceval Barrier idazlea ere hor date astebürüan atelierrak animatzeko.

Lehen hitzordüa Artetxen date azaroaren 24an 19 :00etan Mathilda Haynes musikalariaren kontzertüa marrazkitüko beitü Vaugeladek. Eüskaraz irakurketa antzeztü bat proposatüko dü ere Gaïa Oliarj Inesek Mauleko mediatekan azaroaren 25an 10 :15etan.

Interesgarri izanen zaizu