Pierre Mongaburu Xarrikota Peko aüzapez berria

2014etik auzapez baldin bazen, apirilan Christian Joncohalsak demisionea pausatü züan.

Pierre Mongaburu Xarrikota Peko aüzapez berria
Pierre Mongaburu. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/09/12 17:12

Beste haütetsi batek ere ber gauza egin beitü eta 3. bat zentu ondotik, hauteskundeak berriz antolatu dütüe üda hontan Xarrikota pean.
Pierre Mongaburu lehen axuanta zena bilakatü da ordüan aüzapez eta Benedicte Callabak axuanta kargüa hartü dü. Beste bi haütetsien ordezkariak Manon Rodrigues eta Yann Desvaud 30 urteko gazteak direlarik.
Elektrizitate faktürrek hanitx pisatzen beitü aitzinkontüan, karrikako argiak oro LED-ekilan ordezkatzea dü xedetarik bat. Apezetxearen arraberritzea edo hilherriaren handitzeari ere pentsatzen düe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu