Pierre Mongaburu zerrenda berriturik batekin aurkezten da

243 bizizaleekilan (2023ko zenbakiak) herritar zonbait galdü dütü herriak azken urteetan.

Pierre Mongaburu zerrenda berriturik batekin aurkezten da
Pierre Mongaburu bere programa eta zerredakideen izenekin esküetan, herriko etxe aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/03/13 06:50

Alde bateteik Benedicte Callaba-k zerrenda bat eramaiten badü, egünko aüzapezak ere bai berea montatü dü.
Kanbiamenak badira parekidetarzün legearekin emazte eta gizon zionea bera izan behar beita aurtendanik.

Bilan bezala, helbideak egin dütüe, hilerriko bidea arraberritü, bai eta apartamentü bat arraberritü düe, elizari borta otomatiko bat ezarri, erreka bazterrak xahatü 2024eko uholdeen ondotik, komitateak arraberritü dütüe,  eskolako zerralüa arraberritü, bideetan ere 35 000 euro erabili düe, asurantza eta elektrizitate kontratüak arranegoziatü dütüe eta horri esker 2000 euro aurrezten düe urte oroz. Hortaz gain kontuak sano direla erran deikü.

Haütatürik baldin badira hona zoin dütüen xedeak : apezetxea arraberritu nahi düe bi apartamentüren egiteko eta saltzeko. Leheneko eskola arraberritü nahi da ere bi apartamentü eta bi studio egin nahi dira. Hilerria handitü nahi düe, eta zentroa arradinamizatü, herriko ateleria bat egin nahi da, haurrentako jokü güne bat edo ere boulodrome bat sortü nahi da, logo bat sortu nahi da ere…

Interesgarri izanen zaizu