Pipas Larrandabürüek VTT gida liburu bat proposatzez 130 ebilaldi desberdinekin
Pipas Larrandabürü ezagünik bada alpinismo eta bortü kurizale gisa, azken urteetan bortüko bizikletan ere berezitü da.
Jenteak ibilaldietan lagüntzeko gida baimena balin badü, bere jakitatea eta aholküak libürü batetan partekatü nahi zütüan.
Elkar argitaletxearekin 130 xenda desberdin bildü dütü izan Aragoian, Katalunian, Biarnoan edo Eüskal herrian.
Jakin ez dela maila güzientako eginik, « enduros » sailako ebilbideak beitira.
Erosgei dükezüe Piellenia eta Arrondon Atharratzen, Maulen Tandem eta Lespy libürütegietan.
Xehetarzünak emaiten deizkü Pipas Larrandabürüek.