Pirtxilak dantza taldeak bere lehen ikusgarria hontürik dü!

Pirtxilak dantza taldearen LAU SASUAK izeneko ikusgarri kurritüko da üda osoan

Pirtxilak dantza taldeak bere lehen ikusgarria hontürik dü!
PIRTXILAK dantza taldea
Maider Arrossagaray Zügün
2026/06/01 11:50

Igaran abentütik mustraketan hasirik, masterclass-ean erauntsi diren gazte zonbaitek Lau Sasuak izeneko ikusgarria asmatu due.
Koregrafiak, jantziak, musika…  12naka hautatu due gazteek. Halere lagungoa galtegin düe ondotik dendari eta Berritzako alkarteko kideer arrenjamentüen egiteko.

Izenak dion bezala LAU SASUAK dütüe aipatzen xiberotar dantza eta garaikidea nahasten duan ikusgarri hontan.

Lehen emanaldia neskenegün hontan date Mitikileko besten kari arrestiri apaleko 7ak30tan.


Beste data zonbait badutue ere uda hontako:

mitikile 06/06

maule-gainea 06/13

aiherra 06/14

larraine 06/20

hazparne 06/21

andereen üztak - ürrüstoi 07/04

dantza gaua - hazparne 07/10

kanbo 08/10

atharratze 08/23

muskildi 09/11

sara 09/13

lekorne 09/20

urdinarbe 09/27

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu