PITXU gaztetxeak bere lokale berriaren zabaltze gaüaldia antolatzen dü

Xiberoko güne ezbardinetan kurritü eta PITXU gaztetxea ZINKA ostatüan plantatüko da

PITXU gaztetxeak bere lokale berriaren zabaltze gaüaldia antolatzen dü
Charlotte Etcheberry eta Ihintza Casamajou Elkegarai PITXU gaztetxeko kideak
Maider Arrossagaray Zügün
2026/04/17 15:33

2022 PITXU izeneko Xiberoko gaztetxea arrapiztü zen, eta geroztik projektü ezbardinak antolatü dütüe, horietan: peliküla filma festibala, graner hüste, mintzaldi eta gaüaldi

Bena güne finkorik ez ükeitez, xiberoko sala ezbardinetan züntüen eramaiten haien xedeak
2026an PITXU gaztetxeak berri hon batekin hasi dü urtea, Zinka ostatüak proposatü beiteio bere lokalaren arra hartzea

Apirilaren 17an lokal berri horren zabaltzea dü ospatüko, U txaranga eta Atzabale txarangekin, Silitia taldearekin eta DJ DOYDOY rekin

Hitzordüa düzüe 7orenetarik aitzina Zinka ostatüan

Xehetarzünak Charlotte Etcheberry eta Ihintza Casamajou Elkegarrai-rekin :


Xüxenezko emankizün berezi bat egin dügü PITXU gaztetxeko kide berri eta ohiekin :

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu