2002an arrapartiarazirik, Jondane Johañeko süak ospatü gei zen berriz ere mendi kaskoetan.
Düala 25 urte hiru lekutan baizik ez bazen ospatürik, urtearen arabera 20 günetan beno haboro sü baten agertzea agitü da.
Urteko azken egün luzeena izatez, eta ber zoinean gaü llaburrena, negüan ospatzen den bezala sü handiak pizten dira mendi tontorretan.
Aurten berezia date animaleko beroak izan beitira, eta süte arrisküarengatik ezeztaztürik izan dira. Alta Gotainen, Pagolan, Ozazen, Sohiartzan (Amikuzen) eta Betzülan egin gei zen pü.
Gotainen hitz ordüa mantentzen düe aihariaren partekatzeko. Beste günetaz ez dakigü.
Ezeztatürik dirateküala jakin beno lehen antolaketaz eta süetaz mintzatü gira Mixel Etxekoparrekilan.