Plomüzko münizioneak debekatürik dira hur bazterretarik

Arma hanitxek plomüzko münizioneak baizik ez dütüe igorten ahal. Epe ertain batetan osoki horien debekatzea esperantsa du europak.

Plomüzko münizioneak debekatürik dira hur bazterretarik
Rene Erreçarret Eskiulako ihizteka alkarteko kidea da. Aurten Arrokigako ihizteka alkartearekin bildü da. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/09/17 06:37

Igantetik ihiztekarien sasua arrahasi da.
Aurten kanbiamen zonbait badira, ez beita haboro dretarik plomüzko munizionen erabiltera erreketarik 100 m tara.

Hortaz gain aurten departamentuan 100 dozier gutiago pausatürik izan dira desgasientako. Hau igaran urtean hanitx ihiztekatü delaren ondorio da Rene Errezaret departamentüko ihizteka federazioko bürü ohiaren arabera.

Interesgarri izanen zaizu