Prekaritatearen goratzeaz ohartürik dira Mauleko Kürütxe gorriko langünzaleak. Biltzar nausian geroz eta jente haboro beharrean agertzen dela aipaturik izan da, nahiz eta gütigo horra diren janhari erosteko bonoren txerka.
Lagüngoaren galtatzea beti ürrats gogorra da eta orano haboro Xiberoa bezalako lürralde batetan. Alkartarzün azkarra izanik ere, elkarezagützak nekezian diren jente zonbait blokatzen ahal dütü lagüngoa galtatzeko momentüan.
Mauleko kürütxe gorrian pobrezia eta bakartarzünaren goratze bat ikusten düe. Janhari erosteko bonoak banatzeaz gain, aurten higienazko prodüktüen erosteko bonoak egiten dütüe. Bestalde arropa eta muebleak beti salgei dütüe Barennes karrikan, hur gaintitzeak agitzen direlarik lagüngoa eskeintzen düe, sokorri formakuntzak proposatzen handi eta ttipier eta FLEU izeneko migranteen lagüntzeko ikastaldi zonbait animatzen dütüe.