Azken urte horietan eskü lanen üngürüzko aktibitateek arrakasta biltzen düe eta horietan poterriaren egiteko atelierrak agertzen dira
Mélanie Teillagorry hasi zen poterriaren egiten plazerarentako, bena urte zonbaiten bürüan bere lana hortan egiteko gogoa piztü zeio
Urte bateko formakuntzatik landa, Mélanie instalatüko da Maulen Lidle-aren bürüz den etxe batetan
Sorkuntza ezbardinak proposatüko dütü : jateko ontziak, argiak etb…. Bena audela kurtso zonbait proposatüko dütü poterria ikasi nahi düenentako
Urte hatsarrean zabaltü behar lizate "ÜTZÜL" deitzen den günea