Abentüaren 3an, Jean Marie Girier Paueko prefetak gütün bat igorri dü herriko etxe güzier, eüskararentako egiten dütüen indarrak oro goraipatzeko. Hebenko 60 bat haütetsiek ihardetsi dioie
Azken hilabetetan izan den Euskararen Erakunde Publiko-aren finantzamentüaren eztabaidak jarraikitzen dü.
Ohitarazteko, igaran urtean egin zen inkesta baten ondorioz, Eüskararen politika pübliko hon baten egiteko finantzamentü haboro beharrezkoa zela agertü da. Zehazki 1,8 miliu euro aipatürik izan da.
EEP-k lau finantzatzaile badütü, Eüskal Hirigüne Alkargoa prestik agertü baldin bada bere sostatzearen goratzeko , estatüak, eskualdeak eta departamentüak ez düe nahi üken galtegin diren heinean.
Kontestu hontan Prefetak dü arrapostü bat sorrararazi düan gütüna igorri herriko etxeer
Gutun horreri ihardetsi due orduan 60 bat haütetsiek, (25 aüzapez, 18 alkargoko ordezkari eta 17 kontseilari) prefetak egiten düan irakurketarekin ez beitüe bat egiten.
Xehetarzünak bildü dütügü Egoitz Urrutikoetxea, izenpetzailetarik batarekin.

