Prefetaren tuberkulosiaren kontreko neurrietaz baikor?

Tuberkülosiari lotürik, 500 bat jente bildü da Irabarnen behien zentzügabeko ehaiteen ekürarazteko.

Prefetaren tuberkulosiaren kontreko neurrietaz baikor?
Prefeta lürraldeko laborari eta haütetsiekin
Ximun Üthürralt
2025/02/14 16:10

Asteazken arrestitan, prefetak jünta eman zien lürraldeko laborari eta haütetsier. Azkenean iparralde orotarik hüilantu da bai laborari, baita beste süstengazale hanitx ere bai.

Prefeta beste ordezkari politiko edota sanitarioen lagüngoarekin mintzatü da egoera lasaitü nahian. Etxalteko behi oroen ehaitea baztertüko züala erran dü, bena « haütüzko ehaite indartsü » baten edo « abattage sélectif renforcé » baten egiteko.

Hedabideak ez beitziren kümitatürik Peio Quihillalt laborari eta Ligiko merak prefetak erran düenaren bildüma bat egin deikü. Bestalde, Maite Thikoipe, tüberkülosiaz hunkirik izan den Ainharbeko etxalteko laborariari, bere abisa galtatü deiogü prefetaren deklarazioneetaz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu