Frantses gobernamentüak presontegi berriren eraikitzeko xedea jarraikitzen dü nahiz eta ez den solüzione bat OIP nazioarteko zaintza organismoaren ustez.
Urtarilaren 7an Gerald Darmanin Frantziako jüstizia ministroak bere ministerioko sindikatüer letea bat iganarazi dü SURE izeneko legeaz berri emaiteko. Proposamenen artean presontegi berrien sortzea (3000 lekü dagün urtean), lürreko matelasen debekatzea eta presontegietako popülakuntzaren debekatzea. Bestalde bi presontegi berezi zabaltürik izan dira Frantzia iparraldean (Condé sur sarthe eta Vendin le Vieil herrietan) eta Cayennen ere halako bat eraikitzeko gogoa dü gobernamentüak.
Horik salhatzen dütü OIP-k. Haren ustez holako presontegi bereziek presoak haien hüllanekoetaz hürrüntzen dütü eta berintergratzea gizartean ez da bermatürik. Kondena ttipientako beste zigor motak ikertzea galtatzen dü aspaldian. Bestalde presontegi berrien sortzeak ez dü presontegietako popülakuntza ttipitzen. Jakin behar da momentü hontan 86 229 preso direla 63 613 leküentako eta 6000 persoek lürreko matelas batetan lo egiten düela.