Renée Carrique Euskal alkargoako president ordari eta Idauze-Mendiko auzapeza prest da hirugerren kargüaldi baten abiatzeko.
Idauze-Mendin alojamentüaz ziren projektü nausiak, Bestalde kirol parke bat eraiki da eta elizak berritü. Ondoko urteetan logüne bezala erabilik den apezetxearen freskatzea lehentarzüna izanen da. Auzapezgoaz gain, Euskal alkargoan inplikazione handia üken dü Renée Carrique president ordari gisa. Aberasgarri izan dela argi zaio eta baikorki bizitü dü bi kargü horien üztartzea.