Siriako eta Turkiako armada eta djihadista taldeek Kurdistaneko Rojava atakatzen düe urte hatsarretik. Kurdoek lagüngoa eta alkartarzün internazionalari dei egiten düe.
Popülü kurdoa aspaldian borrokan ari da bere indepentziako zatitürik den lau herrietan : Turkia, Irak, Iran eta Sirian. Urte hatsarretik Siriako eta Turkiako armadek Sirian den Rojava kurdo lurraldea atakatzen due, masakre animalak egitez. Nazioarteko ikerleek genozidio arrisküaz alerta jo düe. Ohitarazi behar da düala 11 urte kurdoek DAESH talde islamista desgertarazten lagüntü züela amerikarren eta frantsesen lagüngoarekin.
Rojava aspaldian iraultza güne bat izan da non demokrazia azkar bat eta emazteen askatarzün handia eraiki diren. Ihesan diren kurdoek herritarren süstengüa galtatzen düe eta hiri handietan karrikat elki dira ere. Xiberoan bizi diren kurdoekin hanko egoeraz elestatü gira.