Bigarren aldia da horra dela Joseba Sarrionandia Xiberoalat.
Astebürüa hitzordüz beterik dügü eta « eüskararen urtaroaren » kari arrestialdi ejerra badate Prefostan.
Lauetarik goiti, bertsularien lagünek « Bertso pilota » antolatzen düe trinketean Oier Urreizti, Aitor Servier eta Battitt Crouspeyre bertsulariekin.
Ondotik gaüko bederatziak aitzina, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia Prefostako sütondolat hüilantuko dira, düala urtea sortü züen « Huntaz ala Hartaz » emanaldiarekin.